XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesusi jarraitu nahi ez zaizkionak, Jaungoikoagandik aldenduta egongo dira beti-betiko

Batzuk gure artean Jesusi ez zaizkio jarraitu nahi; ez dute Beragan sinetsi eta Jesusek Berarekin batera Aitagana joateko eskaintzen dien laguntza, berek baztertu egiten dute.

Hara zeren antzeko diren honelako gizonak: hazteko eta fruitu onak ekartzeko euria hartu nahi ez duten landareen antzeko.

Honelakoak, heriotz orduan Jaungoikoagandik aldenduta geldituko dira beti-betiko, Beraren maitasuna eta barkamena baztertu dutelako.

Jesusek berak esan zuen Ale onik ematen ez duen zuhaitz oro, ondotik ebaki eta surtara botatzen da (Mateo 7,19).